[EGITARAUA] Martxoaren 31, konfinamenduak ezabatuko ez duen memoria

Ekaitz Herrera 2020ko martxoaren 30a

Udalak Durangoko bonbardaketa oroitzeko hainbat ekitaldi zituen aurreikusita, baina konfinamenduak egitaraua moldatzea eragin du ezinbestean. Ohiko sirena hotsa beharrean Andra Mari elizako kanpaiak entzungo dira; adierazpen instituzionalak, dantza saioak eta bestelako ekitaldiak udalaren web orrian, Durango Irratian eta elkarteen sare sozialetan jarraitu ahalko dira.

 

ANDRA MARIN egingo diren ekintzak

  • 8:30 Andra Mari elizako kanpaiak joko dituzte lehendabiziko aire erasoa gogora ekartzeko
  • 10:00 - 19:00 Biktimen oroimenezko sua piztuko dute Andra Mariko elizpean
  • 17:45 Andra Mari elizako kanpaiak bigarrenez joko dituzte bigarren aire erasoa gogora ekartzeko

SARE SOZIALETAN, UDALAREN WEB ORRIAN ETA DURANGO IRRATIAN egingo diren ekitaldiak

  • Bideo aurkezpena Arte eta Historia Museoaren eskutik: "Martxoak 31: Durangoko bonbardaketaren urteurrena" (Arte eta Historia Museoa)
  • Adierazpen bateratua irakurriko da (Unai Iturriagak idatzitako testua)
  • Argazki erakusketa Gerediaga Elkartearen sare sozialetan: "Martxoak 31 zenbakitan"
  • Kantua Gerediaga Elkartearen sare sozialetan: "Martxoak 31, Durangoko bonbardaketa (Mikel Nuñez eta Irati Bilbao musikariek lagunduta).
  • Bideoa Gerediaga Elkartearen sare sozialetan:  "Aztarnak, Durangoko bonbardaketa"
  • Agurra dantzatzea Kriskitin Dantza Taldearen eskutik.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!