Kobaneko emakumeen iraultza ezagutzeko dokumentala ikusgai

Markel Onaindia 2019ko eka. 12a, 08:28
Iaz eginiko espedizioko kideak, Kobaneko zenbait ordezkarigaz.

2017an, Durango Kurdistango Kobane hiriagaz senidetu zen, herriko Suargi elkarteko kideek hara eginiko bidaia baten ondoren. Durango 1937an bezala, azken urteetako gerrak suntsitutako herria da Kobane. Senidetza hori indartzeko asmoz, Suargi elkarteak eta udalak bidaia bat antolatu zuten iaz; kasu honetan, emakumeak izan ziren protagonista. 

Espedizioan herriko feminista batzuek parte hartu zuten, eta Siria Iparraldeko Federazio Demokratikoko (Rojava) egitura feministak ezagutzea izan zen helburua. Izan ere, parekidetasuna da kurduen konfederalismo demokratikoaren zutabeetariko bat. Bidaia hartatik, Iraultzaren haziak dokumentala sortu dute, eta ekainaren 19an egongo da ikusgai, Plateruenean, 19:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!