Javi Aguirrek eta Ester Garciak gaur hasiko dute Norvegiatik Santiagora arteko bidea bizikletan

Joseba Derteano 2019ko api. 26a, 09:41

Javi Aguirre Norvegian, Nidaros katedralaren parean, Ola Lund Renolen-eko alkateordearekin.

5.200 kilometro egingo dituzte. Trondheim-eko Ola Lund Renolen herriko alkateordeak harrera egin die gaur Nidaros katedralaren parean eta hasiko duten abenturarako zorte ona opatu die.

2014an giltzurruna transplantatu zioten Aguirreri eta organoen donazioak duen garrantzia sustatzea du helburu Ester Garcia bere emaztearen laguntzarekin. Norvegiatik Santiago de Compostelara (Galizia) joango dira Done Jakue bidetik.

Javi Aguirre eta Ester Garcia Norvegian abentura hasteko prest:

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!