Norvegiatik hasita Santiagoko Bidea egin gura du Javi Aguirre durangarrak

Joseba Derteano 2019ko urt. 8a, 09:56

GAES Fundazioak martxan jarritako beka batera aurkeztu du proposamena.

2014an giltzurruna transplantatu zioten, baina hori ez da oztopo izan kirola egiteko eta harrezkero hainbat martxa luzetan eta txapelketatan parte hartu du. Joan den toki denetan organoen donazioaren zein ariketa fisikoaren garrantzia sustatzea izan ditu helburu. Orain, helburu berarekin, GAES Fundazioak abiatutako lehiaketa batera aurkeztu da. Diru-laguntza lortzen badu Santiagoko Bidea egiteko asmoa zu Norvegiatik hasita —5.300 kilometro— bere emaztearen laguntzarekin.

Lehiaketara aurkeztutako proiektu denetatik hamar finalistak herritarren bozketa bidez aukeratuko dira. Ondoren, epaimahai batek erabakiko du diru-laguntza nori eman.

Iaz Aratz Antolin zornotzarrak

Iaz Aratz Antolin zornotzarrak lortu zuen lehiaketako diru-laguntza bat eta Valladolideko  Allende Mundi elkarteari laguntza erronka bat burutu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!