Bazkide eta boluntario bila dabil sentsibilitate zentraleko gaixoen aldeko elkartea

Markel Onaindia 2019ko mar. 19a, 12:33

Urtarrilean aurkeztu zuten elkartea Durangon, eta hasierako pausoak ematen segitzen du. Orain, bazkide eta boluntarioen beharra dutela azaldu dute.

Sentsibilitate zentraleko gaixotasunak ikertzeko eta gaixoak zein senideak orientatzeko asmoz jaio da SFC-SQM EUSKADI-AESEC elkartea. Hauek dira gaixotasun horiek: gai kimikoei sentikortasuna, hiperelektrosentikortasuna, fibromialgia eta neke kronikoa. Eva Maria Hazas durangarraren kasuak bultzatuta sortu dute bere senide eta lagunek. Izan ere, denak batera sufritzen ditu, eta egoera larrian dago, etxetik irten ezinik.

Dagoeneko webgunea ere martxan ipini dutela informatu dute elkartekoek, eta laguntzeko interesa dutenek horren bidez egin ahal ddute kontaktua. Horrela, gaixoen arreta hobetzeko neurriak lortzea eta sentsibilizazio ekintzak garatzea izango dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!