Gaixotasunak dakarren bakardadea apurtzen duten lagun onak

Markel Onaindia 2019ko ots. 8a, 09:29

Sentsibilitate zentraleko gaixotasunak dituztenentzat eta euren ingurukoentzat erreferentzia puntu bat sortzeko asmoz jaio da elkartea (www.sfcsqmeuskadi-aesec.org), eta zuzendaritzako kide dira Alberto Silva eta Natxo Carton. Bertan egingo duten dibulgazio lanaz aparte, ekarpen handia egiten dute laguntasunetik: Eva Mariaren etxera bisitan joatea, gaixotasunak dakarren isolamendua apurtzeko. Horretarako, protokolo bati jarraitzen diote.

Natxo Cartonen ustez, "gauzak aldatzeko gogoa" ere badago euren ekarpenaren oinarrian. Eta, gauzak aldatzen saiatzeko, norbere ohiturak aldatzen hastea da lehen pausoa. Bisitan joaten direnean, protokolo zehatza betetzen dute, Silvak kontatzen duena. "Arropa bikarbonatoagaz garbitzen dugu, edozein usain eta gai kimiko ezabatzen du eta. Dutxatzerakoan ere, gorputza bikarbonatoagaz garbitu behar izaten dugu, eduki ditzakegun usainak, desodoranteenak-eta, kentzeko. Gero, etxerantz joaten garenean, inogaz gurutzatzea ere saihesten dugu. Protokoloari jarraitu ezik bere etxea kutsatu dezakegu, eta bera zorabiatzen hasten da". Mugikorrik ere ez dute eramaten.

Umeekin ere bai
Etxetik irten ezin denarentzat, bisita batek balio itzela du. "Bera ikusteak bete egiten zaitu, poza ematen du bera pozik ikusteak", dio Silvak. Sarritan umeekin ere egin izan dute protokoloa. "Umeen besarkada sentitzea itzela da berarentzat

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!