Joan zen bariku gauez irten zen, korrika. “Eguzkia irten aurretik ahalik kilometro gehien egin gura nituen. Gau itzela izan zen, tenperatura atseginagaz eta ilargi beteagaz. Valladoliden, auzotarrek txaloen artean lagundu ninduten amaierara, elkarteko atera. Hunkigarria izan zen”, gogoratu du Antolinek.
Allende Mundi elkarteari laguntzea izan da erronkarren helburua. Ekimena gauzatzeko lortu duen GAES entzumen zentroko beka eurentzat izan da. Elkarteko kideek, esker onez, euren egoitzako lokal bati Aratz Antolin izena jarri dute eta ekimena gogoratzen duen plaka bat jarri dute.