Fumigazioak salatzeko kontzentraziora deitu du Airearen Kalitatearen Aldeko Plataformak

Joseba Derteano 2018ko aza. 19a, 17:35

Elkarretaratzeko eguenean, 19:30ean izango da, Andra Mariko elizpean.

“Bizkaiko Foru Aldundiak, oxido kuprosoa erabiliz, gure mendiak neurririk gabe fumigatzeko duen asmoaren aurrean Durangoko Udala egiten ari den gestioa gaitzetsi gura dugu”, adierazi dute ohar batean kontzentrazio deitzeko arrazoi nagusi moduan.

Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzan zein Durangoko udalbatzarretan onartutako mozioen “egoeraren berri” eman dezaten eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!