Azken urteetan, 80eko eta 90eko hamarkadetako 'hit'-ak bestelako doinu modernoagoei lekua izten ari dira txosnaguneetan, eta egitarauetan ere igartzen da hori. Horrela, Landakoko txosnagunean proposamen interesgarri ugari egongo da aurten ere. Hona hemen gida musikatu bat aurtengo egitarauan ez galtzeko.
1 - EZETAERRE
Galizatik dator hip hop borrokalaria egiten duen hirukote hau. Lan berria izango dena konposatzen ari dira. Urriak 20, Kulto Kultibo eta Aneguriagaz.
2 - ANEGURIA
Ezetaerregaz batera, Aneguria igoko da txosnaguneko oholtzara urriaren 20ean. Urrian Durangon eskainiko dituen bi kontzertuetatik, lehenbizikoa izango da hau. Urriaren 30ean MTV Music Week 2018 ekimenean parte hartuko duen artistetako bat da bera. Urriak 20, Kulto Kultibo eta Ezetaerregaz.
3 - NEBRASHKA
Nebrashkak etxean jokatzen du. Sobera ezagunak dira bertako musikariak, izan ere, Alerta, Tuesday Evenings, Sermonds, Sybaris, Yoko Out... taldeetan ibilitakoak dira. Anbotogaz berba egin zuten iaz. Urriak 13, Drumkopters eta Zirkinik Bez taldeegaz.
4 - WORTH IT
Worth It berriztarrenak ere doinu dantzagarriak dira, hauek baina, 'mosh pit'-ean dantzatzen dira. Jarrera, abiadura eta indarra. 'Better Ways' lan berria aurkezten ari da boskotea. Ekainean Anboton egin zuten berba. Urriak 11, Ikarass eta Vinagre de Modernagaz.
5 - DRUMKOPTERS
Zarauztikan datoz Drumkopters, labetik atera berri duten diskoa aurkezteko asmoz. Txapelak eta mozorroak ezin dute abeslariaren ahotsa ezkutatu. Gogoratzen Napoka Iria, MICE...? Ba hori. Urriak 13, Nebrashka eta Zirkinik Bez taldeegaz.
EXTRA - PINPILINPUSSIES
Bideorik ez dute, baina Pinpilinpussies taldeak ere aipamen berezia jaso behar du. Ane Barcena durangarraren proiektu musikalak Bartzelonatik kanpo joko duen lehenbiziko kontzertua izango da San Faustoetakoa. Irailean Anbotogaz berba egin zuen Barcenak. Urriak 12, Bad Sound Systemegaz eta DJ Zennegaz batera.