Airearen kalitatea

Airea neurtzeko unitate mugikorrak ipiniko dituzte Tabiran eta Arriandin

Anboto 2018ko uzt. 6a, 13:41

Eusko Jaurlaritzaren ikerketaren emaitzak argitara atera ditu udalak, eta alderdi politikoei ere helarazi dizkie. Gobernuak dokumentu hori eman ez izana salatu dute asteon EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak.

Abenduan emandako informazioen haritik doaz Jaurlaritzak eginiko ikerketaren emaitzak. Batetik, joan zen udako usaina Smurfit enpresaren akats bategatik zela, eta hori konponduta dagoela apirilaz geroztik. Bestetik, azken hiru urteetan gai kutsakorren partikulek behera egin dutela, eta Jaurlaritzaren zein Osasunerako Mundu Erakundearen indizeak beetetzen direla. Hala ere, ez da iritzi berekoa Ekologistak Martxan.

Bestalde, nobedadea da gaur egindako iragarpena: Durangoko Tabira eta Iurretako Arriandin airea neurtzeko unitate mugikorra ipiniko dutela. Aramotz inguruetan egon den unitate horren bidez 172 konposatu organiko hegazkor zenbatu dituzte orain arte, eta horiek aztertzen ari dira uneotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!