"Data hau pasata, dokumentua bidaltzea exigitu genuen, hau ukatzea legea haustea baitzen. Baina gobernu taldearen partetik jasotako erantzuna ez digutela informazio hori helaraziko izan da. Batzordean jorratuko denaren aitzakiaz, ukatu egin digute informazioa, batzorde horretako bilerako gai ordenean gaiari buruzko ez ezer ez dagoen arren", azaldu du EH Bilduk. Herriaren Eskubideak ere sei aldiz eskatu izan du txostena jasotzea, eta jasoko zutela esan zien gobernuak ekainaren 26an.
Jaurlaritzak abenduan aurkeztu zuen ikerketak emandakoa, baina datu zehatzik ez zuen eman, eta txosten osoa ezagutzera ematea falta zen.
EH Bilduk gogoratu du ez dela informazioagaz hori gertatzen den lehen aldia, Iker Urkiza zinegotziari egoera ekonomikoaren inguruko dokumentu bat ez baizioten eman duela urte bi. Azkenean, 5.500 euro ordaintzera zigortu zuten gobernu taldea.