Airearen kalitatea

Durangoko airearen ikerketaren txostenaz herritarrak "urgenteki" informatzea exijitu du Herriaren Eskubideak

Markel Onaindia 2018ko uzt. 5a, 13:46

Abenduan airearen kalitateaz protesta egiteko antolatutako elkarretaratze bat, Andra Marian.

Alderdiak jakinarazi du ekainaren 22tik dagoela udaletxean Durangoko airearen kalitateari buruzko txostena. "Ikerketaren emaitzez herritarrak urgenteki informatzea exijitzen dugu, horrela ez bada, publiko ez egiteko interesak daudela pentsatzeko eskubidea edukiko baitugu durangarrek". 

Herriaren Eskubideak prentsa ohar bidez azaldu du azken sei osoko bilkuretan ikerketaren emaitzak eskatu dituztela, eta txostena bertan dagoela badakiten arren, ez dutela jaso.

Bestalde, Eusko Legebiltzarrean airearen gaia mahaigaineratu zuen Elkarrekin Podemos alderdiko Jose Ramon Becerrak ekainaren 22an, Herriaren Eskubidearen eskariz. Airea neurtzeko ekintzen protokolo berriak behar direla adierazi zuen Becerrak. Berak esandakoekin bat egin du Durangoko alderdiak. "Interbentzio horregaz bat egiten dugu. Beharrezkoak dira ekintza protokolo berriak. Izan ere, ez da kontrol egokirik egiten ezta arriskuen jarraipenik ere, eta herritarrei ez zaie informaziorik ematen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!