Airearen kalitatearen gaiak zeresan handia ematen jarraitzen du Durangon. Eusko Jaurlariitzaren neurgailuak baina, atzo arratsaldeko 18:00etatik ez duela daturik jaso kritikatu du Ríosek. "Eusko Jaurlaritzako ordezkariek estazioa errebisatu zutela esan zuten, baina ostera ere, ez dabil daturik jasotzen", dio Herriaren Eskubidea alderdiko zinegotziak.