"Informazio kontrajarriak jasotzen ditugu. Alde batetik, espazio berde eta parkeak egingo direla
entzuten da. Bestetik, duela urte asko onartu zen proiektua daukagu", diote prentsara bidalitako aurkezpen oharrean. Bigarren proiektu hori 2006an landutakoa da eta 554 etxe jasoko lituzkeen bost dorre barneratzen ditu. Udalak plan horren birpartzelazioa onartu du aurten, eta lur bat etxeak egiteko sailkatu den arren, ez dago etxeen inguruko informazio eguneraturik.
Azaldu dute "arduraz" begiratzen diotela eremuaren aldaketari. "Durangoren erdialdean libre geratzen den azkenengo eremuaren aurrean gaude, eta bertan egingo denak betiko baldintzatuko du etorkizuneko Durango".