Beste ikerketa ildo batzuk ere zabalik daude Durangaldean. Abadiñon, IK4-Azterlanegaz eta Jaurlaritzagaz airea neurtzen dabiltzala esan dute, eta Garbi galdategia neurriak hartzeko prest dagoela. Elorrion, Metal Smelting eta Betsaide enpresen inguruan ibili dira airea neurtzen. Lehen enpresari neurriak eskatu zizkion udalak, eta horri esker lau hilean airea hobetu egin dela ikusi dute. Maiatzean eta ekainean 12 egunetan airea ez zen ona izan; irailean batean soilik. Neurriak hartzen jarraituko dute.