Airearen kalitatea

Durangoko aire kalitatearen inguruko datuak emango ditu gaur udal gobernuak

Markel Onaindia 2017ko aza. 30a, 09:48

Irigoras eta Larrucea, aurreko prentsaurreko batean.

Aitziber Irigoras alkateak, Pilar Rios alkateordeak eta Mari Jose Balier hirigintza zinegotziak prentsaurrekoa eskainiko dute gaur arratsaldean, Aitor Larrucea Udaleko Ingurumen Plangintzaren arduradunagaz batera.

Zalaparta handia sortu da airearen kalitatearen inguruan, eta biharko elkarretaratzerako deia egin dute herriko hainbat auzo elkarte, sindikatu, alderdi eta elkartek. Aire maila sarri txarra dela dioten datuak irten dira argitara, eta kezkatuta daude arnasten duten aireak osasunean izan dezakeen arriskuaz. Durangoko Udalak esan izan du aurretik urtean zehar airearen kalitatea ona dela, baina kaleko eta sare sozialetako eztabaidak berriro datuak ematera behartu du, herritarrei azalpenak emateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!