Airearen kalitatea

Airearen kalitatea urteko ia egun guztietan ona edo onargarria dela dio Durangoko Udalak

Markel Onaindia 2017ko ira. 15a, 09:47

Azkenaldian zabaldutako kexen harira, "erantzukizuna eta datuen erabilera egokia" eskatu du udalak, airearen kalitatearen inguruko informazioak hedatzerakoan. Interneten argitaratu izan diren datu ez-ofizialei ez die baliorik eman, eta bai Eusko Jaurlaritzaren neurketei. 

Udalak gogoratu du 2004tik airearen kalitatea hobetzeko apustua egina duela, eta datuek hobera egin dutela ordutik. Eusko Jaurlaritzak San Roken dagoen neurgailuko datuak helarazten dizkio; horien arabera, urteko ia egun guztietan (%99,7) airearen kalitatea ona edo onargarria da, 2004an emaitza bera bi egunetik behin zenean soilik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!