Airearen kalitatea

Iaz 18 egunetan gainditu zen airearen kutsadura maila Durangaldean

Markel Onaindia 2017ko ira. 7a, 09:20

Eusko Jaurlaritzak Durangoko San Roken eta Zornotzako Montorran eta Zelaieta parkean ditu aire neurgailuak. Horien datuekin, Ekologistak Martxanek zabaldu du 2016an 18 bider gainditu zela aire kutsatuaren maila, osasunerako kaltegarrienak diren suspentsio partikulen kopurua neurtuta. 2015eko datuekin alderatuta, hobeak dira iazkoak; 41 bider gainditu zen maila duela urte bi.  Herritar batzuek sinadura bilketa hasi dute arnasten dugun airearen kalitateak kezkatuta, eta 2.000tik gora jaso dituzte jada.

Durangon 13 egunetan pasa zen PM2,5 partikulen maila, eta bitan PM10ekoa. Zornotzan, baten PM2,5ekoa, eta birritan PM10ekoa. Horrez gainera, Durangon PM2,5eko urteko batazbestekoak muga gainditu zuen, eta Zornotzan gauza bera PM10eko kopuruak.

Munduko Osasun Erakundearen indizeak kontuan hartuta, aire kalitate txarra suposatzen dute datuek. Baina, instituzioek beste indize batzuk erabiltzen dituzte, dezente luzeagoak, Europar Batasunarenak. Horiek jarraituta, airea ez da txarra. Hortxe dago eztabaida. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!