Durangoko Benita Uribarrena parkea berrizten hasi dira

Markel Onaindia 2017ko eka. 26a, 14:21

Udalak 104.000 euro erabiliko ditu Arte eta Historia Museoko parkea -ofizialki Etxezarreta izenekoa oraindik- berriztu eta zabaltzeko. EH Bilduren ustez, herritarren eskariek eta auzolanek eragina eduki dute gobernu taldearen erabakian. Izan ere, EH Bilduk deituta auzolan bi egin dituzte azken hileetan. 5 urtez itxita egon da.

Obrei esker, parkea gune ireki bihurtuko da. Gainera, argiteria eta hiri-altzari berriak ipiniko dituzte, eta hormak eta euri-sareak konpondu ere bai.

EH Bilduk sustatuta, auzolanak egin zituzten apirilaren 1ean eta ekainaren 3an. "Pozten gaitu ikusteak nola herritarrek behin eta berriz egindako eskariek eta auzolanek azkenean eragina izan duten, eta utzikerian eta immobilismoan erosoegi dagoen gobernu taldea mugiaraztea lortu duten", adierazi dute prentsa oharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!