Auzolanaren bidez Etxezarreta parkea atondu eta ireki du Durangoko EH Bilduk

Anboto 2017ko api. 1a, 13:21

(Argazkia: Facebook: EH Bildu Durango)

Arte eta Historia museoaren atzealdean  dago eta itxita zegoen. Hainbat herritarren laguntzarekin parkea ixten zuten kateak apurtu dituzte eta barrualdea garbitu zein atondu dute. Parkea irekita utzi dute. “Ez da onargarria parke publiko bat herritarrei itxita egotea”.

Ingurua txukundu dute zorua garbituz, eta, loreontziak zein egurrez egindako eserlekuak gehituz . “Parkea irekita mantentzeko diru nahikorik ez zegoela zioten. Honekin erakutsi dugu ez dela diru kontua, borondate kontua baino. Ez da sekulako inbertsiorik behar herritarrei zabaltzeko”, adierazi du EH Bilduko zinegotzi Dani Maeztuk.

“Aspaldidanik” eskatzen zuten kontua dela gogoratu du Maeztuk. “Galtzaretan dauden hormak botata espazio zabal bat irabaziko litzatekeela uste dugu. Bere sasoian berdina aldarrikatu genuen musika eskolaren parkean. Han hormak bota eta espazio bat irabazi zen”.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!