Hala ere, EH Bilduren ustez, udalaren berritze planak "ez du aurrera egiteko inolako itxurarik", eta lekuak zabaltzea merezi duela diote. "Herriaren erdialdean parke berde eskasia dago, eta hainbat eskola horren gertu izanda, nahitaezkoa deritzogu irekita egotea", esan dute prentsa oharrean. Gainera, auzolanari balioa eman eta gobernu taldea kritikatu dute. "Uste dugu badela aukerarik herriarentzako lan egiteko, udal gobernu talde honek eskaintzen dituen baliabide urrietatik harago".