Musika eskola inguruko parkean lez, Museo ondoko Etxezarreta parkea ere guztiz zabalduko du udalak. Hesiak kendu, eta barrukoa egokituko du. Benita Uribarrena borrokalari antifaxistaren izena ipiniko diote parkeari, eta inauguratzen dutenean bere alaba gonbidatuko dute ekitaldira, Pilar Rios alkateordearen esanetan.
Horrez gainera, Museoan bertan obrak egingo dituzte, irisgarriagoa egiteko. Eskailerak berritu edota komunak aldatuko dituzte, besteak beste. Joan zen asteko osoko bilkuran onartu zuten egitasmoa, kasik aho batez, EH Bildu kontra agertuta. Koalizioaren ustez, beste lehentasun batzuk daude herrian, zaborra batzeko kamioiak berriztea, adibidez.