Durangoko Udala: "Abasoloren salaketa zentzubakoa da, mugimendu feminista kriminalizatzeko da"

Durangoko Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez onartu du adierazpena. Paul Abasoloren salaketaren aurka egin dute, eta mugimendu feminista eta salatutako kidea babestu dituzte.

"Abasoloren salaketa zentzubakoa da, mugimendu feminista kriminalizatzeko da". Gaurko osoko bilkuran, adierazpena irakurtzerakoan esandako berba batzuk dira horiek. Dani Maeztuk (EH Bildu) irakurri du euskaraz, eta Pilar Ríos alkateordeak (PSE-EE) gazteleraz. Abasoloren indultuaren aurka egin dute berriro, 2012an lez, eta bere salaketa ere "zentzubakoa" ikusten dute.

Horren aurrean, salatutako feminista babestu eta "Durangoko mugimendu feminista anitzaren" lana goraipatu dute, baita lanean jarraitzera gonbidatu ere: "Mugimendu feminista ere babesten dugu. Eraso sexisten aurrean protesta egiten jarraitzera animatzen ditugu". Bihar, eguaztena 23, goizeko 10:30erako Plataforma Feministak deitutako kontzentrazioa eta prentsaurrekoa babestu ditu udalak, eta herritarrei bertaratzeko deia egin die.

Erlazionatuak

Paul Abasolok Durangoko mugimendu feministako kide bat salatu duela informatu dute

Durango

Plataforma Feministak sare sozialen bidez jakinarazi du Paul Abasolok feminista bat salatu duela epaitegian. Abasolori 3 urte eta erdiko kartzela z...
Paul Abasolok esan du salatutako neska ez duela pankartarik jartzen ikusi, eta kontzentrazioagatik jazartua sentitu dela

Durango

Paul Abasolok (sexu erasoengatik zigortua eta gero indultatua) mugimendu feministako kide bat salatu du bere aurkako irainak egitea egotzita, baina...
Jende ugari batu da epaitegien aurrean, Paul Abasolo deklaratzera deituta egon den unean

Durango

'Ez kriminalizatu mugimendu feminista' dioen pankarta baten atzean, hamarnaka herritar batu dira gaur goizean Durangoko Plataforma Feministak deitu...
Durangoko Udalak Paul Abasolok salatutako feministaren abokatua ordainduko du

Durango

ANBOTOk jakin ahal izan duenez, salatutako feministaren gastu judizialak ordaintzea erabaki du Udal Berdintasun Kontseiluak.
Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.