Jende ugari batu da epaitegien aurrean, Paul Abasolo deklaratzera deituta egon den unean

Anboto 2015ko abe. 18a, 09:33

'Ez kriminalizatu mugimendu feminista' dioen pankarta baten atzean, hamarnaka herritar batu dira gaur goizean Durangoko Plataforma Feministak deitutako elkarretaratzera. Paul Abasolok mugimendu feministako kide bat salatu duela eta, horren kontra protestatzeko deia izan da goiz honetakoa. Epaitegian deklarazioa egiteko hitzordua izan du gaur Abasolok, eta horregatik, 09:15ean jarri dute kontzentraziorako hitzordua. Paul Abasolok deklaratu du, eta prentsa kritikatu du, argazkiak ateratzeagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!