Durangoko Udalak Paul Abasolok salatutako feministaren abokatua ordainduko du

Anboto 2015ko abe. 20a, 09:00

ANBOTOk jakin ahal izan duenez, salatutako feministaren gastu judizialak ordaintzea erabaki du Udal Berdintasun Kontseiluak.

Berdintasun Kontseiluak aho batez hartu du feminista babestu eta bere gastu judizialak ordaintzeko erabakia. Momentuz deklarazio fasean dago auzia, eta epaileak erabaki beharko du aurrera egin ala ez. Barikuan, salatutako emakumea bere aurka egiten ez duela ikusi adierazi zuen Abasolok epaile aurrean.

Bestalde, LAB sindikatuak ere salatutako emakumea eta mugimendu feminista babestu ditu. Mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, eta Abasolori ere mezua helarazi dio: "Paul Abasolori argi utzi nahi diogu bere familiaren abizen eta egoera ekonomikoak emandako indultoak ez digula balio eta herritarrok memoria daukagula. Erasotzaileak juridikoki zigortu ezean, sozialki zigortzen jarraitu behar dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!