Paul Abasolok Durangoko mugimendu feministako kide bat salatu duela informatu dute

Anboto 2015ko abe. 17a, 08:00

Plataforma Feministak sare sozialen bidez jakinarazi du Paul Abasolok feminista bat salatu duela epaitegian. Abasolori 3 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten sexu erasoengatik, baina Espainiar Gobernuak indultua eman zion 2011n. Mugimendu feministako hainbat kidek publikoki salatu dute kasua urteotan. Udalak ere indultuaren aurka egin zuen osoko bilkuran, aho batez bozkatuta. Bihar, barikua, elkarretaratzea egingo dute epaitegi aurrean, 09:15ean.

Plataforma Feministak ekinbidea gaitzetsi du: "Honekin ez du soilik kide konkretu hori interpelatzen, mugimendu feminista osoaren aurkako erasoa da". Gogoratu dute mugimenduak publikoki salatu dituela eraso guztiak, baita "erasotzaile sexisten inpunitatea".

Salatutako emakumea babesteko kanpaina hasi dute. Sinadura bilketa hasi dute Interneten, eta kontzentrazioa deitu dute bariku goizerako Durangoko epaitegi aurrean, 09:15ean. Gainera, eguaztenean prentsaurreko bat emango dute.

Feministen ustez, "salaketak ez du funtsik", eta bide administratiboa etetea eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!