Barruan orratzak dituzten saltxitxa bi agertu dira Santanosten

Anboto 2014ko eka. 26a, 10:48
Durandog elkarteak jakitera eman duenez, barruan orratzak dituzten saltxitxa bi agertu dira gaur goizean Santanosten, Kilikolo elkartearen aurreko berdegunean.

 

Elkarteko kideek azaldu dutenez, txakur baten jabea denboraz konturatu da saltxitxa biak han zeudela animalia bertara gerturatu orduko. Ondoren, udaltzaingora jo dute erasoaren berri emateko. Joan zen astean orratza barruan zuen beste saltxitxa bat agertu zen Tabiran. Elkarteko kideek eraso hauen aurrean, egoeraren larritasunaz ohartarazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!