Janarian orratzak sartu dituzte Tabiran, txakurrak kaltetzeko

Anboto 2014ko eka. 20a, 13:48
Udaltzaingoak abisua eman du gaur. Tabirako berdegunean, janariari orratzak sartu dizkiote. Txakur batek behintzat kaltea jasan du, eta jabeak salaketa ipini du.

Udaltzainek atzo jaso zuten txakur-jabe baten deia. Adierazi zuen bere txakurrak Tabiran topatutako jatekoa irentsi zuela, eta albaitariarengana eraman behar izan zuen.

Udaltzaingoak ikerketa hasi du, eta kasua argitu bitartean, kontuz ibiltzeko gomendioa egin die animalien jabeei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!