Taldea lasterketa osoan lehiakor ibili zen, egin ziren ihesaldi guztietan taldeko kideren bat sartuz. Gorlako mendatea azken aldiz igotzen hasteaz bat, Alvaro Trueba kantabriarrak jo zuen erasoa. Truebak agian hain azkar ez zuela erasoa jo behar aitortu du. Mendateko lehen bihurgunean aurrera egin eta helmugarako kilometro eta erdi falta zenean harrapatu zuten.
Nahiz eta, beste behin saiatu kantrabiarrak ez zuen lortu Caja Rural taldeko Arnau Sole atzean ustea. Beraz, helmugan bigarren postuarekin konformatu beharra izan zuen. Hain azkar agian ez zukeela erasoa jo beharko aitortu du Cafe Baque-Conservas Campo taldeko txirrindulariak. Hainbeste aldiz saiatu ondoren, azkenerako indarrik gabe zegoela esan du Truebak, baina, ahala ere, pozik dagoela apurka-apurka hobetzen doa eta.