Gaztetasuna eta esperientzia uztartuta, nazioartera begira

Anboto 2014ko mar. 13a, 14:00

Cafés Baqué-Conservas Campos taldea Durangoko tres estazioan, atzo, egindako aurkezpenean.
Cafés Baqué-Conservas Campos taldea aurkeztu dute; nazioartean hainbat lasterketa lehiatuko ditu, tartean Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa

 

Txirrindulari amateurrei profesionaletara saltoa ematen laguntzea du helburu nagusi, atzo, Durangon aurkeztu zuten Cafés Baqué-Conservas Campos taldeak. Gaztetasuna eta esperientzia uztartu dituzte, denboraldi berriari aurre egiteko.

Hamasei txirrindularik osatzen dute taldea, iaz baino lau gehiagok. Horietako bost gazteak dira, tartean Amorebieta Umprotik ekarri duten Oskar Malasetxebarria. Esperientziadun ziklistak ere batu dira taldera: Carlos Antón Jiménez Caja Ruraletik, eta, Alvaro Trueba eta Oier Sanchez Naturgasetik. Taldean jarraitzen duenetako bat Paul Usabel atxondarra da. Iaz taldean zebiltzanetako bik, aldiz, profesionaletarako saltoa eman dute: Mario Gonzalezek (Active Jet) eta Diego León Cuervok (Burgos DH).

Egutegiari dagokionez, nazioartean hainbat lasterketa lehiatuko dituzte, 23 urtez azpiko Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa, esaterako. Lasterketa horretan profesionala ez den talde euskaldun batek parte hartuko duen lehen aldia izango da. Bidasoako eta Palentziako itzuliak ere helburuen artean dituzte. 

Dagoeneko hasita dago txirirndularitza denboraldia eta Cafes Baqué-Conservas Campos taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen joan zen zapatuan Lizartzan Julian Barrientosen bidez. Lehendakari Txapelketako lasterkera izan zen.

 

CAFES BAQUE-CONSERVAS CAMPOS TALDEA:

 

Zuzendaria: Alberto Leanizbarrutia. Ruben Gorospe eta Mikel Praderaren laguntza izango du.

Prestatzaile fisikoa: Xabier Artetxe

Biomekanika arloa: David Herrero

Mekanikoak: Iker Ibinarriaga eta Txomin Ramos

Masajista: Miguel Gonzalez eta Jose Hurtado

Manager orokorra: Javier Garcia

Txirrindulariak:

- Antonio Angulo Sampedro (El LLano, Kantabria; 1992/02/18) 23 urtez azpikoa

- Julian Barrientos (La Pampa, Argentina) 23 urtez azpikoa

- Alex Garcia Celaya (Berango, Bizkaia; 1992/05/24) 23 urtez azpikoa

- Javier Garcia Figueroa (Redondela, Pontevedra; 1994/11/19) 23 urtez azpikoa

- Peio Goikoetxea Goiogana (Ermua, Bizkaia; 1992/02/14) 23 urtez azpikoa

- Xabier Goikoetxea Goiogana (Ermua, Bizkaia; 1994/05/06) 23 urtez azpikoa

- Carlos Jimenez Lozano (Puertollano, Ciudad Real; 1992/02/02) 23 urtez azpikoa

- Txomin Juaristi Arrieta (Markina, Bizkaia; 1995/07/20) 23 urtez azpikoa

- Oskar Malasetxebarria Ibaibarriaga (Munitibar, Bizkaia; 1995/03/22) 23 urtez azpikoa

- Iñigo Ojeda Eguileor (Uruñuela, Errioxa; 1991/04/17) elitea

- Enaitz Palacio Portillo (Karrantza, Bizkaia; 1995/12/27) 23 urtez azpikoa

- Oier Sanchez Jauregi (Bilbao, Bizkaia; 1993/05/15) 23 urtez azpikoa

- Alvaro Trueba Diego (Polanco, Kantabria; 1993/01/10) 23 urtez azpikoa

- Oskar Urkiola Cerdeño (Leioa, Bizkaia; 1995/11/10) 23 urtez azpikoa

- Paul Usabel Lizundia (Atxondo, Bizkaia; 1991/02/17) elitea

- Gorka Uriarte Torrealdai (Ajangiz, Bizkaia; 1995/11/09) 23 urtez azpikoa

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!