Bigarren postuan Lizarte taldeko Jorge Arcas helmugatu zen eta hirugarren Carlos Anton Jimenez, irabazlearen taldekidea. Lizartzan jokatutako lasterketa 104 kilometrokoa izan zen; Lehendakari Txapelketako hirugarrena. Ibilbidean hiru aldiz Altzoko mendatea eta behin Leaburukoa igo behar izan zituzten txirrindulariek. Alberto Leanizbarrutia taldeko zuzendaria oso pozik agertu da txirrindulariek egin zuten lanarekin: “Lasterketa osoan zehar txirrindulariak oso adi ibili ziren, ihesaldi guztietara sartuz eta azkenean, Barrientosek errematatzea lortu zuen”.
Cafes Baque-Conservas Campos taldeko txirrindulari argentinarrak otsailaren 27an Euskal Herrira heldu eta lehen txapela irabaztea lortu du. Hala ere, bere herrialdean Argentinako selekzioarekin lasterketak lehiatzen ibili da, San Luisko Tourra eta Mendozako itzulia, besteak beste. Carlos Anton Jimenezek berriz, denboraldiari hasiera ona eman dio, bigarren postu bat eta bi hirugarren lortuz. Horrez gain, igandean Aiztondoko Klasikan zortzigarren postuan helmugaratzea lortu zuen.