Bizkaia-Durangok aire berriarekin ekingo dio denboraldiari

Anboto 2014ko urt. 22a, 18:04
Bizkaia-Durango txirrindulari taldeak 14 neskarekin ekingo dio denboraldi berriari. Urte honetan, taldeak bederatzi aurpegi berri izango ditu.

 

Txirrindulari berri horietatik bi jubenil mailatik igotako txirrindulari euskaldunak izango dira. Txirrindulari gazte bi hauekin batera beste lau txirrindulari euskaldun egongo dira taldean.  

Taldea osatuko duten txirrindulariak honako hauek dira:  Amaia Martioda, Irene San Sebastian, Dorleta Eskamendi, Lourdes Oyarbide, Lierni Lekuona, Ainara Sanz, Mayalen Noriega (Katalunia), Anna Ramirez (Katalunia), Clemilda Fernandez (Brasil), Marcia Fernandez (Brasil), Yulia Ilinykh (Rusia), Ana Sanabria (Kolonbia), Minami Uwano (Japon) eta Veronika Kormos (Hungria).

Lasterketei dagokienean, Frantzian ekingo diote denboraldiari, Cholet Pays de Loire klasikoarekin. Frantziako lasterketan parte hartu ondoren,  talde bizkaitarra  Munduko Kopako lasterketetan izango da: Trofeo Alfredo Binda – Comune di Cittiglio (Italia), Ronde van Vlaanderen / Tour des Flandres (Belgika) eta La Fleche Wallone Fémine (Belgika). Bestalde, Euskal Herriko denboraldia hasitakoan, bertako lasterketan lehiatuko da taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!