Bizkaia-Durangoko Irene San Sebastianek Osintxuko lasterketa irabazi du

Anboto 2013ko eka. 17a, 14:24
Esprintean Belen Lopez (Lointek) baino azkarragoa izan zen.

Esprintean Belen Lopez (Lointek) baino azkarragoa izan zen.

 

Osintxuko IV. Saria 31 kilometroko zirkuituari eman beharreko hiru itzulik osatu zuten. Lehenengo itzuli bietan ihes egiteko hainbat saiakera egon ziren, baina ez zuten aurrera egin. Azken itzulian ihes egin zuten Irene San Sebastianek (Bizkaia-Durango) eta Belen Lopezek (Lointek). Lasterketa esprintean erabaki zen eta indartsuago agertu zen Bizkaia-Durangoko txirrindularia. Junior mailan, aldiz, bigarren sailkatu zen Iurretako CAF Engineering taldeko Ziortza Isasi elorriarra.

 

Lasterketa hori zapatuan izan zen. Hurrengo egunean,Zizurkil-Villabona IX. Sarian, Belen Lopezek Bizkaia-Durangoko beste txirrindulari baten aurka lehiatu zuen esprinta: Ane Santestebanen kontra. Orduko hartan, Lopezek irabazi zuen. Podiumean Bizkaia-Durangoko txirrindulari bi izan zituen ezker-eskuma: Ane Santesteban eta Joanne Hogan.

 

Ziortza Isasi podiumean:

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!