Guztira, 16 txirrindularik osatzen dute taldea: azken denboralditik taldean jarraitzen duten zazpi kideak, junior kategoriatik datozen bost txirrindulariak eta taldeak egin dituen hiru fitxaketak. Taldearen zuzendaria Alberto Leanizbarrutia izango da, eta Ruben Gorospe eta Mikel Pradera izango ditu laguntzaile.
Bizkaia-Durangon, taldeko bi fitxaketak gazte mailatik pasatutako Lierni Lekuona (Limousin) eta Ainara Sanz (CAF) dira. Lekuonak ziklo-kroseko denboraldiari ekin dio eta asteburuan Oñatin jokatutako Gipuzkoako txapelketan bigarrena izan da. Aurreko denboralditik jarraitzen duten txirrindulariak Lourdes Oiarbide, Dorleta Eskamendi, Irene San Sebastian, Amaia Martioda eta Maialen Noriega dira.