Irene San Sebastian txirrindulari tolosarrak Bizkaia-Durango taldeagaz denboraldi berriari ekingo dio martxoaren 23tik aurrera. Bitartean joan den asteburuan hasi diren harbideetako klasikak lehiatzeko taldea bilatu diote, Belgikako Isorex taldea hain zuzen. Atzo Omloop Het Nieuwsbladen-eko lehenengo klasika lehiatu eta 11. amaitu zuen. Uneoro aurrean ibili eta Amy Pieters irabazlearengandik sei segundora helmugaratu zen. Datorren asteburuan beste lasterketak bat lehiatuko du Belgikan.