Iñigo Lariz txapeldun Tobazora igoeran

Anboto 2013ko urt. 7a, 13:10
Candanchu Ski Alp klubak antolatu zuen Tobazora (Candanchu, Huesca) krono igoeran Iñigo Lariz elgoibartarra izan zen garailea. 17 minutu behar izan zituen garaipena eskuratzeko Morkaiko klubeko partaideak. Mendi lasterketetan aritzen bada ere, neguan mendiko eskia praktikatzen du Larizek

Candanchu Ski Alp klubak antolatu zuen Tobazora (Candanchu, Huesca) krono igoeran Iñigo Lariz elgoibartarra izan zen garailea. 17 minutu behar izan zituen garaipena eskuratzeko Morkaiko klubeko partaideak. Mendi lasterketetan aritzen bada ere, neguan mendiko eskia praktikatzen du Larizek.

 

Larunbatean 15:00etan ekin zioten lasterketari eskiatzaileek, Faustinotik irten ziren eskiak lepoan zituztela eta Tobazo mendia zuten helmuga. Ondoren jaitsiera eskiatzen egin behar zuten. Parte hartzaileen kopurua handia izan zen eta ibilbidearen zailtasun maila teknikoak interesgarria bihurtu zuen bidea eskiatzaileentzat. Mugarra triatloi taldeko Iñigo Larizek lortu zuen lehendabiziko postua, mendi lasterketetan aritzen bada ere, neguan mendiko eskia praktikatzen du elgoibartarrak. Honen ostetik, Candanchu Ski Alp klubeko Iñigo Albornoz eta Gotzon Martin sailkatu ziren hurrenez hurren.

 

Nesketan Morkaiko klubeko partaideak nagusitu ziren, Maite Maiora eta Itziar Gurrutxaga sailkatu ziren lehenengo eta bigarren postuetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!