Sailkapen orokorrean 15. postua lortu zuten Iñigo Lariz (MugarraTT) eta Mikel Navarrok Arette-eko (Frantzia) Altitoy eski lasterketan; eurak izan ziren lehen bikote euskalduna
Joan zen asteburuan, Altitoy eski lasterketa lehiatu zuten Arette-en (Frantzia), eta, Mugarra Triatloi taldean dabilen Iñigo Lariz elgoibartarrak eta Mikel Navarro urretxuarrak lehen bikote euskalduna izatea lortu zuten; 15. postuan sailkatu ziren. Munduko espezialistarik onenak batu ziren lasterketan, Gran Course zirkuiturako puntuagarria zelako. Javier Tirapu nafarra euren aurretik sailkatu zen eta Burgoseko bikote batekin aritu zen.
Larunbatean 2.100 metroko desnibel positiboari aurre egin zioten eta domekan 1.700 metroko desnibel positiboari. Lariz oso gustura dago euren jardunagaz eta antolatzaileen lana goraipatu du: “Dena oso ondo antolatutata zegoen”.
Antxon Bandres Memoriala
Asteburu bi barru Antxon Bandres Memorialean parte hartuko du Larizek eta lasterketa horretan Euskadiko txapel bi erabakiko dira: bakarkakoa eta kronoigoera. Podiumean sartzea du helburu.