Iñigo Lariz txapeldun Euskal Herriko mendiko eski igoeran

Anboto 2013ko ots. 18a, 16:32

Asteburuan Izaban jokatutako txapelketa bietan (erlojupekoa eta bakarkako igoera) mendiko eski igoeretan euskaldunik onena dela erakutsi du Mugarra triatloi taldeko Iñigo Larizek.

Asteburuan Izaban jokatutako txapelketa bietan (erlojupekoa eta bakarkako igoera) mendiko eski igoeretan euskaldunik onena dela erakutsi du Mugarra triatloi taldeko Iñigo Larizek.

 

Larunbatean Belagua eta Zuriza artean dagoen Txamantxoia mendira igoera bi eginez jokatu zuten bakarkako txapela. Lasterketa Wilfrid Jumere frantziarrak irabazi zuen. Iñigo Lariz bigarren sailkatu zen. Bera izan zen lehenengo euskalduna eta modalitate horretako Euskal Herriko txapelketa irabazi zuen. Euskaldunen podiuma Javier Tirapu nafarrak eta Lander Alvarez donostiarrak osatu zuten.

 

Domekan, Izabatik Ardibidepikua izeneko tontorrerako igoeran, Lariz lehenengo sailkatu zen Jumere-nen aurretik. Ondorioz, bakarkako txapela ere beretzako izan zen. Aritz Ejea gipuzkoarrak eta Javier Tirapuk lagundu zioten podiumean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!