Bidezabalek Bizkaia Saria jasoko du gaur

Anboto 2012ko aza. 27a, 19:08
Bizkaiko Foru Aldundiak \'kirol elkartea edo kluba\' atalean sarituko du Durangoko Bidezabal Atletismo Kluba. Baque Fundazioa ere sarituko dute. Sari banaketa Aldundiak Bilboko Gran Vian duen eraikinean da gaur arratsaldean

Bizkaiko Foru Aldundiak \'kirol elkartea edo kluba\' atalean sarituko du Durangoko Bidezabal Atletismo Kluba. Baque Fundazioa ere sarituko dute. Sari banaketa Aldundiak Bilboko Gran Vian duen eraikinean da gaur arratsaldean.


Aldundiak honako arrazoiak eman ditu Bidezabal saritzeko: “Saria eman zaio egiten dituen jardueren maila altuagatik, kudeaketako kalitateagatik eta kirol emaitzengatik”.


Bidezabal Atletismo Klubeko presidente Aitor Casal eta zuzendaritza batzordeko beste kide bat joango dira saria jasotzera. Casalen esanetan, “kirol arloko sarietan Bizkaia mailan jaso daitekeen saririk handiena da eta oso pozik gaude; aurrera jarraitzeko indarra ematen digu”.


Erakunde edo pertsona babesleari ematen zaion saria Baque Fundazioak jasoko du aurten: “Saria eman zaio kirol babesletzan egindako ibilbideagatik, bereziki azpimarratu delarik oinarrizko kirolari emandako laguntza”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!