Bidezabalek 16 domina lortu ditu Euskadiko txapelketan

Anboto 2012ko uzt. 16a, 09:52

Asteburuan nagusien mailako Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu dute Durangon. Bidezabalek 16 domina irabazi ditu, horietatik lau urrezkoak.

Asteburuan nagusien mailako Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu dute Durangon. Bidezabalek 16 domina irabazi ditu, horietatik lau urrezkoak.


Urrezko lau dominak honako hauek dira: Belit Solar 800 metrotan, David Fuentes mailu jaurtiketan (7,260 kilo), Natalia Urmakaeva pisu jaurtiketan (4 kilo), eta Javier Ontoso 10.000 metro martxan.


Zilarrezkoak zazpi domina izan dira: Fernando Unzu 110 metro hesietan, Asier Eizagirre pisu jaurtiketan (7,260 kilo), Asier Zarandona disko jaurtiketan (2 k), Iraia Garcia 3.000 metro oztopoetan, Nahia Ibarzabal 5.000 metro martxan,  eta Arantza Moreno xabalina jaurtiketan.


Bidezabalek brontzezko sei domina irabazi zituen: Gonzalo Santamariak pertika jauzian, Iñigo Zarandona disko jaurtiketan (2 kilo), Aitziber Gomez 100 metro hesietan, Arrate Lastra pertika jauzian, Fernando Unzu 110 metro hesietan eta Ruth Sobera mailu jaurtiketan (4 k).

 

Haizeak eta Londresko Joko Olinpikoek baldintzatu dute Euskadiko txapelketa. Haizearen ondorioz ez zen marka azpimarragarririk izan, batez ere abiadura probetan. Bestalde, Laster Londresko jokoak hasten direnez, Espainiako txapelketa abuztuaren azken astera atzeratu dute. Txapelketa biak elkarren segidan ez lehiatzea prestaketa aldetik deserosoa izan da atleta askorentzako.

 

Urrezko dominei dagokionez, Bidezabaleko ordezkariak nagsuitasunez gailendu dira, baina euren markarik onenetara gerturatu gabe. Belit Solarrek, esaterako, azken 300 metroetan erritmoa bizitu eta ezin izan zion inork jarrraitu.

 

Arantza Morenok zilarra irabazi du xabalina jaurtiketan eta denboraldi paregabea borobildu du. Orain asteburu bi, Aranjuezen jokatutako gazte mailako Espainiako txapelketan, bere jabetzan zegoen Espainiako errekorra apurtu zuen berriro gazteen mailan. 54 metrotan zuen aurreko marka eta metro bitan hobetu zuen. Xabalinak 500 gramoko pisua duen modalitatean ezarri zuen marka berria. Durangon 600 gramoko xabalinagaz jardun zuen eta, une batez, modalitate horretan ere gazte mailako errekor berria ezarri zutela uste izan zuten denek. Baian epaileek neurketa denak txarto egin zituztela jakinarazi zuten, denei metro bat gehiago eman zietela. 47.26 metrotan utzi zuten Morenoren jaurtiketarik onena, errekorretik gertu, baina barik.

 

 

800 METROAK


1- Belit Solar………………..... 2.18.00
2- Lorea Ayala……………….. 2.24.01
3- Oihane Vazquez………..... 2.25.30

 

MAILU JAURTIKETA

1- David Fuentes.................... 45.73

2- Mikel Arbona..................... 44.07

3- Diego Alonso.................... 43.67

 

PISU JAURTIKETA

1- Natalia Urmakaeva.............. 12.15

2- Alicia Lagartos..................... 9.80

 

10.000 METRO MARTXA

1- Javier Ontoso.................. 48.12.27

 

XABALINA JAURTIKETA

1- Nora Aida.......................... 56.07

2- Arantza Moreno................ 47.26

3- Alicia Lagartos.................. 39.68

 

5.000 METROAK

1- Trihas Gebre...................... 17.19.69

2- Pilar Fernandez................. 18.08.40

 

PISU JAURTIKETA

1- Alonso Melon................. 13.88

2- Asier Eizagirre............... 12.87

3- Mikel Ruiz...................... 11.66

 

DISKO JAURTIKETA

1- Iker Maiz.......................... 48.12

2- Asier Zarandona.............. 46.23

3- Iñigo Zarandona.............. 42.95

 

110 METRO HESIAK

1- David Corral.................... 15.40

2- Fernando Unzu................ 15.90

3- Iñigo Sevillano................. 15.91

 

3.000 METRO OZTOPOAK

1- Penelope Raquel................. 10.30.67

2- Iraia Garcia.......................... 10.53.69

 

5.000 MARTXA

1- Irene Santamaria.................... 28.27.83

2- Nahia Ibarzabal...................... 31.16.70

 

 

PERTIKA JAUZIA

1- Mikel Campon....................... 4.30

2- Eneko Albisu........................ 4.30

3- Gonzalo Santamaria............ 3.80

 

1000 METRO HESIAK

1- Olatz Arrieta.......................... 14.08

2- Patricia Lorente.................... 15.09

3- Aitziber Gomez.................... 17.44

 

PERTIKA JAUZIA

1- Naroa Agirre........................... 4.20

2- Saioa Ortiz.............................. 3.70

3- Arrate Lastra........................... 3.40

 

MAILU JAURTIKETA

1- Garazi Castañares....................... 47.14

2- Miren Delgado............................. 46.61

3- Ruth Sobera................................ 46.04

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!