Hamar zuzenketa aurkeztu ditu PPk, eta gizarte arloko "utzikeria" kritikatu du

Anboto 2012ko mai. 14a, 12:08

Gaztañazatorrek aurreratu du alderdiko zuzenketen onarpenak baldintzatuko duela bere alderdiak aurrekontuen alde edo kontra bozkatzea

Gaztañazatorrek aurreratu du alderdiko zuzenketen onarpenak baldintzatuko duela bere alderdiak aurrekontuen alde edo kontra bozkatzea.

 

PPko proposamenen artean, babeseko etxeak eraikitzeko lurra erosteko 300.000 euro gordetzea dago. Udalak lur ondareak saldu behar dituela eta gobernu taldeak diru hori inbertsiotarako erabili gura duela azaldu du Juanjo Gaztañazatorre PPko zinegotziak: "Logikoa babeseko etxebitizen aukera hori ematea da, ez badugu horrela egiten alboko herrietara joango dira durangarrak".

 

Gizarte arloan "utzikeria" somatzen duela azaldu du Gaztañazatorrek. Zainduz zerbitzuaren diru atala murriztu egin duela adierazi du, eta PPk partida hori mantentzea proposatu duela. Horrez gainera, etxez etxeko katering zerbitzua jartzea proposatu du, horretarako 80.000 euro erabilita. Gazteen arlorako diru atalak murrizketa barik mantentzea ere proposatu du PPk: "Aisialdirako alternatiba bat behar dute".

 

Merkatariei laguntzeko diru atala ez murrizteko, eta sektore ekonomiko estrategikoak bultzatzeko diru atala 150.000 eurora haztea proposatu du Alderdi Popularrak.

 

Gai horiez gainera,30.000 euroko diru atala proposatu du PPk "terrorismoa deslegitimatzeko eta elkarbizitza normalizatu baterako baloreen aldeko kanpaina baterako".

 

Gaztañazatorrek aurreratu du alderdiko zuzenketen onarpenak baldintzatuko duela bere alderdiak aurrekontuen alde edo kontra bozkatzea.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!