Trenbidearen lurperatzea ekarri du gogora astelehenen izandako ezbeharrak

Anboto 2012ko urt. 12a, 08:26

Astelehenean trenatik aurretik eroanda 63 urteko emakumea hil zen, eta horrek trenbidearen lurperatze lanak ekarri du askoren burura. Iñaki Arriola garraio sailburuaj lanak ez zirela 2013aren erdialdera arte amaituko azaldu du oraintsu Legebiltzarrea Aralarren galderei erantzuterakoan.

Landako geltokian izan zen ezbeharra, eta, Euskal Trenbide Sareak prentsa ohar labur baten bidez adierazitakoaren arabera, "lehenengo zantzuen arabera, ezbeharra gertatu denean hesiak jaitsita zeuden eta trenaren etorreran berri ematen zuten argizko eta soinuzko abisuak ere martxan zeuden".

Trenaren lurperatzea

Istripuak trenaren lurperatzearen gaia mahaigaineratu du Durangon. 2005ean martxan jarri zuten proiektuak 60 hilabeteko epea zuen amaitzeko. Epeak atzeratzen joan dira, baina. EAJ gobernuan zela 2009-2010 data ipini zuten obrak amaitzeko; 2009an sozialistak gobernura heldu ziren. Iñaki Arriola garraio sailburuak Legebiltzarrean Aralarren galderari erantzunez 2013aren erdialdean amaitzea itxaroten dutela azaldu du oraintsu

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!