Iñaki Arriola sailburuak eman du data berria.
Etxebizitza, herri-lan eta garraio sailburu Iñaki Arriolari Durangon trenbidea lurperatzeko lanen inguruan galdetu dio Aralarreko Dani Maeztu legebiltzarkideak osoko bilkuran. Durango Operazioaren baitan trena 2013a baino lehenago lur azpitik igaro ahal izatea zerk eragozten duen galdetu du legebiltzarkideak. 2012rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuaren inguruko azalpenak ematera joan da Legebiltzarrera Arriola, eta bertan azaldu duenez 2013an amaitutzat emango da Durangon trena lurperatzeko proiektua. Horrela jakin eragin du Maeztuk. “Urte horretan bertan trena lurrazpitik joango litzake”, dioenez.
Hala ere, Aralarreko legebiltzarkideak gogorarazi du 2010eko abenduan lanotarako amaiera data 2012an zehaztu zutela. "Orain beste urtebetez atzeratu dute data hori, herritarrengan kezka sortuz", adierazi du.