'Aizkora hotsak goi mendietan' Pakistanen grabatutako dokumentala ikusgai

Anboto 2011ko abe. 8a, 09:18
Bideografik ekoiztetxeko kideek Alex Txikon, Ernesto Ezpeleta \'Bihurri\' eta Xabier Errogaz egindako bidaia kontatzen dute dokumentalean. San Agustin kulturgunean izango da estreinaldia, gaur, 20:30ean

Bideografik ekoiztetxeko kideek Alex Txikon, Ernesto Ezpeleta \'Bihurri\' eta Xabier Errogaz egindako bidaia kontatzen dute dokumentalean. San Agustin kulturgunean izango da estreinaldia, gaur, 20:30ean.

 

Hainbat helburu izan dituen bidaia batetik sortutakoa da ‘Aizkora hotsak goi mendietan’ dokumentala. Alex Txikon mendizaleak G-1, G-2 eta K-2 mendiak bi hilabetetan igotzea izango du jomuga. Bidean, beste erronka batzuk tartekatzen joateak ikusentzunezkoa antolatzeko osagaiak eman dizkio Bideografik ekoiztetxearen proiektuari.

 

\"\"Pakistanera zortzimilakoen bila egindako bidaia road movie moduan planteatu dute egileek. Autoan Europa guztia zeharkatu eta Turkiatik Iran eta Pakistan gurutzatuko dituzte, helmugara heltzeko: Felix Baltistan Fundazioa Skardu herrian, Karakorumen erdigunean. Bidaiarako erabili zuten autoa bertan utzi zuten fundazioaren arduradunentzat.

 

Ibilbide horretan Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariak eta Alex Txikon mendizaleak Austrian eta Pakistanen eskaini dituzten aizkora-erakustaldiak azaltzen ditu estreinatuko duten dokumentalak. Bideografik ekoiztetxeko David Maeztuk eta Eukeni Arriortuak kamerak eta enparauak prestatu eta hiru protagonistekin hile eta erdiko bidaia egin zuten, uztailean, dokumentala grabatzeko. “Esperientzia oso aberasgarria izan da, hainbat herrialde ezagutzeko aukera izan dugulako”, azaldu digute.

 

Proiektu horrek alde gogorra ere izan Carlos Iglesiasek gidoia idatzi du, Gari Bragado euskara aholkularia izan da eta Xabi Zabala A. edizio eta post-produkzio arduraduna. Mikel Nuñez durangarrak jatorrizko musika egin du, eta Xabier Agirrek, berriz, audio postprodukzioan jardun du.

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!