Bideografik-en lana saritu dute Mendi Film jaialdian

Anboto 2011ko abe. 21a, 11:11
Durangoko bideografik ekoiztetxeak euskaraz egindako dokumentalik onenaren saria irabazi du Gasteizko Mendi Film jaialdian \'Aizkora hotsak goi mendietan\' lanagaz.

Durangoko bideografik ekoiztetxeak euskaraz egindako dokumentalik onenaren saria irabazi du Gasteizko Mendi Film jaialdian ‘Aizkora hotsak goi mendietan’ lanagaz.


Ibilbide horretan Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariak eta Alex Txikon mendizaleak Austrian eta Pakistanen eskaini dituzten aizkora-erakustaldiak azaltzen ditu Bideografik ekoiztetxeak Gasteizko jaialdira aurkeztu duen dokumentalak. Pakistanera zortzimilakoen bila egindako bidaia road movie moduan planteatu dute egileek. Autoan Europa guztia zeharkatu eta Turkiatik Iran eta Pakistan gurutzatuko dituzte, helmugara heltzeko: Felix Baltistan Fundazioa Skardu herrian, Karakorumen erdigunean.

 

Iaz ere euskarazko dokumental onenaren saria jaso zuten \'TAMUR: Kangchenjungako harribitxia\' lanagaz.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!