'Tamur: Kangchenjungako harribitxia' dokumentala saritu dute Gasteizko Mendi zinemaldian

Anboto 2010ko abe. 22a, 11:30
Bideografik ekoiztetxeko kideek jaso zuten saria Gasteizen. \'Tamur: Kangchenjungako harribitxia\' lan dokumentalarengatik euskarazko filmik onenaren saria eman diete Gasteizko Mendi zinemaldian.
\'Tamur: Kangchenjungako harribitxia\' lan dokumentalari euskarazko filmik onenaren saria eman diote Gasteizko Mendi zinemaldian. Hiru aldiz parte hartu eta gero, lehenengoz irabazi du saria Bideografik ekoiztetxe durangarrak Gasteizeko jaialdian. Aurten Ur Nomade abentura-enpresarekin elkarlanean aurkeztu da. Lanak 50 minutu irauten du eta espedizio komertzial batek Tamur ibaian izandako bizipenak azaltzen ditu. Parte-hartzaileek lau eguneko trekking-a egin zuten Himalaiako mendietan, ondoren, Kangchenjungatik behera datorren erreka rafting eginez jaisteko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!