Alderdiekin batzen hasi da Durangoko Txosna Batzordea

Anboto 2011ko ira. 1a, 12:56

Txosna Batzordeak erronda hasi du Durangoko udalbatzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiekin. Irailren 8an Kultura Batzordea bilduko da, eta bertan euren ikuspuntua azaltzea gura dute

Txosna Batzordeak erronda hasi du Durangoko udalbatzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiekin. Irailren 8an Kultura Batzordea bilduko da, eta bertan euren ikuspuntua azaltzea gura dute.

 

Udalagaz sinatutako akordioa 2009an amaitu zen, eta harrezkero udalak ordura arteko errotazio berdinagaz jarraitu du. Baina Txosna Batzordeak ez du txosnagunea Zumar kalean jarri gura: “Adin guztietako durangarrentzat ekintzak antolatzen ditugu, eta Zumar kalean jende gutxiagok parte hartzeaz gainera, aparte geratzen da herri giroa aberasteko”, diote.

 

Sinadura bilketari dagokionez, hilabete honetan herriko hainbat lekutan sinatzeko aukera erraztuko dute. Abuztuan, taberna batean, ia 500 sinadura lortu dituztela jakinarazi dute.  J.D.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!