200 lagunen babesa jaso zuten Fumbarriko beharginek

Anboto 2010ko aza. 8a, 11:07

Zapatuan manifestazioa egin zuten Durangon, urriaren 27tik greba mugagabean dauden langileek.

Zapatuan manifestazioa egin zuten Durangon, urriaren 27tik greba mugagabean dauden langileek. 200 lagun batu ziren manifestazioan beharginei elkartasuna adierazi eta euren egoera salatzeko. Urriaren 27tik greban daude beharginak, enpresarekin adostasunera heldu ez zirelako. Bigarren lan erregulaziorako espedientean murgilduta daude, eta \"langileak botatzen hasi\" direla salatu dute. Gainera, \"soldata izoztea\" proposatu dietela esan zuten; 2009an, \"enpresako bazkideen artean hiru milioi euro banatu zituztela\" ere gogora ekarri gura izan zuten langileek. [img]http://www.anboto.org/images/8400/8413/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!