Martitzen eguerdiko 12:00etan abiatu ziren manifestariak Txiki-Otaegitik.
Martitzen eguerdiko 12:00etan abiatu ziren manifestariak Txiki-Otaegitik.
Enpresaren bazkide eta arduradunekin eguenean azkenengo batzarra egin zuten komitearen hiru ordezkariek jakinarazi dutenez, \"bigarren Lan Erregulazio Espedientean dago enpresa, gure lan baldintzak oso kaxkarrak dira dagoeneko, baina horrez gainera, jendea kaleratzen hasi dira orain\". Barikuan prentsaurrekoa eskaini zuten, manifestaziorako deia eginez.
Urriaren 27an, greba hasi zuten egunean, arduradunekin lehenengo batzarra egin zutenean, 2012ra arte adostua zuten enpresa hitzarmenean jasotako hainbat \"puntu berriro negoziatzeko\" proposamena egin zietela fundizioaren arduradunek salatu dute langileek. Hitzarmen horretan jasotakoak oinarrizko baldintzak direla, ez direla \"negoziagarriak\" azpimarratu dute prentsaurrekoan.
Langileen ordezkarien eta enpresaren arduradunek eguaztenean egindako beste batzar batean, \"sinestezina badirudi ere, soldata izoztea proposatu digute\", salatu dute langileek agerraldian. Iaz, 2009an, \"enpresako bazkideen artean hiru milioi euro banatu zituztela\" ere gogora ekarri gura izan dute enpresa parean kontzentratutako langileek.
[img]http://www.anboto.org/images/8300/8387/1.jpg[/img]