Fumbarriko langileen protesta bi lagun kaleratzeagatik

Anboto 2010ko ira. 24a, 13:35

Enpresa parean eta Durangoko kaleetan klaeratzei bi salatzeko protesta martxa egin dute gaur (irailak 24) eguerdian.

Enpresa parean eta Durangoko kaleetan klaeratzei bi salatzeko protesta martxa egin dute gaur (irailak 24) eguerdian. Lehenengo enplegu-erregulazioa egin zenean Fundiciones Fumbarriko zuzendaritzak \"kaleratze traumatikorik ez egiteko konpromisoa hartu zuen\" sindikatuen arabera, eta joan zen astean eta orain hilabete bat langile bi kaleratu zituztenez, gaur eguerdian protesta martxa egin dute langileek eta sindikatuetako ordezkariek Durangoko kaleetan. Fumbarriko enpresa komitean LAB sindikatuak 4 ordezkari ditu eta CCOOk bat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!